Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2020

TERTULIA (CAPÍTULO VII)

Irudia
Egun on ekipo!!  Aurrera hurrengoarekin!!Zazpigarren kapituluaren Teletertulia hemen. 👇 (Agian hurrengorako bi kapitulu egin beharko ditugu? 😊)

TESTU LIBURUEN ESTEKAK LIBRE

Irudia
Egun on lagunak!! Eskolako testu liburuen esteka libreak pasatu dizkigute. Baliabide bezala bidaltzen dizkizuet, norbait nahi izatekotan egin ditzan. Nos han pasado los links abiertos a los libros de actividades que a veces usamos en clase. Son un recurso por si alguien quiere hacer alguna actividad. Eskerrik asko!! Testu liburua: Egiten jakin - Euskara abian Testu liburua: Egiten jakin - Matematika

TRIANGELUAK

Irudia
Egun on lagunak!! Hemen uzten dizuet matematika ariketa bat. Hau egiteko gogoratu perimetroa figura baten aldeen batuketa dela. MATEMATIKA KB 1.6 Gaurko erronka logikoa: Zein da falta den triangeluaren barruko zenbakia? (Gogoratu emaitzaz aparte argudioak emateaz)

GORPUTZA LANEAN

Irudia
Egun on lagunak!! Zer moduz nabari dituzue gorputzak? Etxean egon behar honek, ordu asko eserita egotera garamatza… Horregatik oraingo honetan gorputza zerbait mugitzeko proposamena ekartzen dizuet: YOGA. Hartu esterila eta goazen gure burmuina eta gorputza lanean jartzera! Maite YOGA KLASE ERRAZA HAURRENTZAT: SALUDO AL SOL HAURRAK SALUDO A LA LUNA HAURRAK Seguru gorputza mugitzeaz gosea sartu zaizuela! Iruzkinetan bazkaldu behar duzuenaren errezeta idatzi dezakezue . UMMM, ze goxoa dena!!

MAITE ETA TRIANGELUEN MISTERIOA

Irudia
      Aupa ekipo!       Dirudienez, azkenik, Maite etxean geratuko da.     Bere denbora lana, yoga eta eskulan ezberdinak egiten pasatzen du. Blog bateko eskulan bat prestatzen hasi da baina arazoren bat izan du.       Laguntzeko denborarik duzue?  Irudi hau deskargatu du eta instrukzioetan triangeluetan mozteko esaten du, baina... Zuek zenbat triangelu ezberdin ikusten dituzue? Hauetako zenbat dira angelu zuzenak?    

MATEMATIKA TRAINING 1.5

Irudia
Gure burmuinak matematika gehiago behar du, animooooo!!!! MATEMATIKA KB 1.5

ANIMO ARTISTAK!!!

Irudia
EIIIIIIII!!! KAIXO LAGUNAK!!!! Gaurkoan nik idazten dizuet, Maite. Zer moduz zabiltzate koarentena egun hauetan?  Ni oraindik aiton-amonen etxeko misterioa argitzeko zai nago, zuen laguntzaren esperoan. Denbora honetan, eskulanak egiteko aukera eta guzti izan dut.  Zeinen lasaigarria den pintzelekin margotzea! Ziur nago, zuek ere gauza asko egiten ari zaretela etxean. Egindako gauzen argazkitxo bat igotzera gonbidatzen zaituztet, gero Iosu eta biok egin ahal izateko.  Animo eta atera barruan duzuen artista!  MAXen marrazkia: Mikelek honako hauekin egon da. Zuek aritzeko ere tutorialak bidaltzen dizkigu: https://www.youtube.com/watch?v=G0z32qLvRFY https://www.youtube.com/watch?time_continue=2&v=Q7KIvc__j94&feature=emb_logo Martintxo aldiz papiroflexiarekin: Malenarenak, emozioak paperean: Ekai: Uxuek bere txakurraren erretratua egin du: Ainhoak dio: "Mikelek bidali duen bideoarekin nik ere marrazki hau egin dut

TERTULIA (CAPÍTULO VI)

Irudia
Aupa ekipo!!  Hurrengo kapituluko zuen lehenengo iruzkinak heltzen hasi dira. Hortaz, seigarren kapituluaren Teletertulia hemen egingo dugu. 👇 Aurrera!! (Amatxos y aitatxos también os podéis animar!! 😉)

MAITE ETA BONBILLA

Irudia
Aupa ekipo! Maite oso pozik dago zuen laguntzarekin zegoen egoeratik ateratzea lortu duelako.        Baina koarentena honetan oso gauza arraroak egiten dabil eta berriz zuen laguntza eskatu du.    Oraingoan aiton-amonen etxean dago. Beheko solairuan hiru etengailu (interruptor) omen daude. Gorria - urdina - berdea.     Maitek jakin nahi du zein den goiko pisuko gela txiki baten bonbilla pizten duena.    Beheko solairutik ez da argirik ikusten eta behin ikustera igoz gero ezin da jeitsi.       Nola egin dezake?

ASTELEHENA

Irudia
Egun on!!! Zer moduz zoazte? Seguro nago asteburu lasaia izan duzuela, etxean deskantsatzeko eta astea indarrez hartzeko hartu duzuela. 😜 Gure Maitek hor jarraitzen du Ibaiertzean zer egin jakin gabe. Hemen 👇  matematikako beste ariketa batzuk dituzue: MATEMATIKA KB 1.4 Asteazkenerako hurrengo tertulia kapitulua egingo dugu, ez ahaztu prestatzeaz. 

MAITE, OTSOA, AHUNTZA ETA URAZA.

Irudia
                Gaur Maiterekin hitz egin dut. Herrian dago eta arazo batekin laguntza behar zuen. Nik ezin izan diot lagundu. Agian zuek irtenbide bat aurkitzeko gai zarete:    Bere herriaren alde batetik bestera pasatzeko erabiltzen duten zubia apurtu da. Orain txalupa batekin alde batetik bestera pasatzen ari dira.         Otso bat, ahuntz bat eta uraza bat eraman nahi ditu beste alderaino. Baina txalupa txikia denez bera eta hiru gauza horietako bat sartzen dira bakarrik bidai bakoitzeko.       Otsoa eta ahuntza bakarrik geratzen badira, otsoak jango du, ahuntza urazarekin geratzen bada jango du.         Nola egin beharko du dena pasatzeko?

MATEMATIKA 1.3

Irudia
Hemen doa astebururako beste matematika ariketa proposamen bat: MATEMATIKA 1.3  Ongi izan ekipo!!

DANTZAN!!!

Irudia
Seguro nago dantzan zabiltzatela!!! Aurreko egunean Nekanek hau bidali zuen:          Hemen dituzue musikarako interesgarriak diren bi lotura. Txirularekin bi kanta dituzte iadanik entsaiatzeko: isil isilik dago eta waka waka. Partiturak badituzte.        Animo!! ta mila esker!! MUSIKA GELA PDI http://musikagelapdi.blogspot. com/p/jokuak.html DO RE MI MUSIKA BIZI http://moodle.donostiaeskola. org/doremi/txikien-txokoa/ Eta bestetik gure Ikaskide Max DJ zuekin partekatzeko abesti batzuk prestatu ditu!!! https://open.spotify.com/ playlist/ 2MsuZ6A7icnkj9vvam9gvz?si= say6vKpKSbyRMjVkt5kEdg Egongela dantzalekua bihurtu dezagun!!!

MATEMATIKA ARIKETAK I eta II

Irudia
  Egunero matematika ariketa batzuk zintzilikatuko ditut, gure burmuinak hartu duen erritmo eta martxa galdu ez dezan. Gogoratu horretarako ere Matific erabili dezakezuela. Pdf batean bidaliko dizkizuet nahi eta ahal izanez gero inprimatzeko, bestela koadernoan zuzenean egin ditzakezue.  Hauek ematen dizkizugun baliabideak dira. Egin duguna errepasatu eta ez ahazteko gomendagarria.  MATEMATIKA 1.1. MATEMATIKA 1.2.

ANA FRANKEN EGUNEROKOA

Irudia
ANA FRANKEN EGUNEROKOA A na Frank 13 urteko neskatxa judu bat zen. Bigarren Mundu Gerraren garaian Amsterdameraino iritsi zen familiarekin batera, naziengandik ihes egin nahian. Ana bere familiarekin biltegi batzuen ganbaran ezkutatuta bizi izan zen ia bi urtez. Bizitzen ari zen egoera berriari aurre egiteko ezkutatzen zen zuloan egunkari bat idatzi zuen. Bere egunkariari Kitty deitzen dio, eta existitzen ez den lagun bati bidaltzen dizkion eskutitz moduan idatzita dago. Egunkari horretan idatzitako egun batzuk dituzu hauek: Espero poder confiártelo todo, de un modo como no he podido hacerlo hasta ahora con nadie, y espero que seas un gran apoyo para mí. Ana Frank, 12 de junio de 1942 Sábado, 20 de junio de 1942 Para alguien como yo es una sensación muy extraña escribir un diario. No solo porque nunca he escrito,  sino porque me da la impresión de que más tarde ni a mí ni a ninguna otra persona le inter

TERTULIA

Irudia
Irakurtzeak etxetik atera gabe bidaiatzeko aukera ematen digu. Eta orain daukagun baliabiderik onenetako bat da. Gure tertuliarekin jarraituko dugu, baina... nola egin dezakegu? Etxean asteazken honetarako tokatzen zaigun kapitulua prestatuko dugu eskolan egongo bagina bezala. Koadernoan idatzi behar da, beti bezala eta posible baduzue, koadernoan idatzi duzuen berdina emailez bidalidazue. Bai aukeratutako zatia bai aukeraketa horren arrazoia. Gero blog honetan argitaratuko ditut zuen iritziak. Saiatu zaitezte zuen ekarpenak sarrera honen azpiko iruzkinetan jartzen. Aisss!! Zeinen ongi etorriko litzaiguke Viktor Frankensten bezalako zientifiko langile bat Koronabirusean lanean egongo balitz!!
Irudia
   EGUN ON IKASLE MAITEAK!! Koronabirusa gure lurraldera heldu da eta horrekin bat koarentena egitea tokatzen zaigu. Duela gutxi koronabirusari buruz hitz egiten genuen urrun zegoen zerbait bezala, Txinan edo... eta ez geroztik, egia esanda, gauzak asko aldatu dira. Hortaz, oraingoan etxetik lan egitea tokatzen zaigu. Gure balkoiak elkar ikusten ez direnez blog hau izango da gure arteko topalekua. Hemen etxean egin beharko dituzuen ariketak eta lanak "zintzilikatuko" ditugu.