Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2020

MATEMATIKA FROGATXOAK

Irudia
Aupa ekipo!! Zatiki eta zenbaki hamartarren gaiekin bukatzeko hemen doaz egin behar dituzuen bi frogatxoak. Beraz, asteburu luze honetan momentutxo bat hartu eta egin itzazue. 1. ZATIKIAK. Kahoot.  Kasu honetan denbora duten galderak erantzun behar dituzue, soberako denbora dago eta ez ahaztu zuen izena jartzeaz. ZATIKIAK KAHOOT 2. ZENBAKI HAMARTARRAK. Inprimakia  Bigarren honetan ez duzue Kronos jainkoarekin borrokatu behar, hortaz lasaitasunez, papera eta arkatza eskura edukita erantzun azaldutako galderei. Z. HAMARTARRAK FROGA Aurrera!!

MUNDUKO KLIMAK I eta KLIMA TROPIKALA

Irudia
Egun on!! Egun hauetan gure kliman nahiko ohikoa den eguraldia izaten ari gara. Udaberria da, eta egunean zehar oso egoera aldakorrak izaten ditugu; eguzkian hodeiak, ekaitzak, kazkabarra... Aurreko egunean oso denbora gutxian ekaitza sortu eta ederra bota zuen gure hirian, seguro zuen gurasoen sakelekoan bideo hau ikusteko aukera izan zenutela: Aurrekoan klimaren sarrera egin genuen beheko aurkezpenaren bidez. Gero hiru galdera hauek erantzuteko geratu ziren: 1. Zein da eguraldia eta klimaren arteko ezberdintasuna?    Askok esan zenuten bezala eguraldia zehatza da, bai denboran eta bai espazioan. Hau da, leku zehatz batean momentu batean gertatzen den informazioa luzatzen digu. Klima aldiz denboran luzatzen den zerbait da eta ohikoen izaten diren egoeraren informazioa ematen digu, normalean urtean zehar. 2. Zer da klima gehien definitzen duen eragilea? Zergatik?    Honetan erantzun ezberdin egon ziren. Aurkezpenean jartzen zuen klima gehien definitzen duen

TERTULIA CAPÍTULOS XIV Y XV

Irudia
Oraingoan XIV eta XV kapituluak tokatzen zaizkigu. 

DANTZA ETA YOGA ERRONKA (GORPUTZ HEZIKETA)

Irudia
Kaixo lagunok!! Egun hauetan goxatzeko proposamen pare bat  ekartzen dizkizuet: DANTZA: TELEBISTAREN HAURRAK YOGA POSTURA HIRU POSTUREN ERRONKA Mugi ezazu gorputza !!!!!!! Animo, probestu dantza familian egiteko eta ongi pasatzeko                                                                            Itziar

ASTEKO TELEKLASEAK

Irudia
Egun on Ekipo! Aste honetako teleklaseen ordutegia eta egin beharreko lanak pasatzen dizkizuet. A urrekoaren talde berdinak mantenduko ditugu.  Aste honetan, eta modu puntualean, Iosuren ordutegian aldaketatxo bat dago, adi ibilli!! Oraingoan ere bi ariketa proposatzen dizkizuegu. Irakurketako bat eta matematikako beste bat. Azken hau zatikien ingurukoa da, baina ostiralean bidalitako zenbaki hamartarrena ere egina izan behar duzue. Gogoratu a dostutako orduan email bat jasoko duzuela bileran sartzeko.   27 - 30 ASTEA 1. TALDEA 2. TALDEA 3. TALDEA 4. TALDEA 5. TALDEA Martin Malena Jurdan Uxue Tasio Iñigo Leyre Cocó Ekai Mikel Ariane Bedats Arhane Max Unax Mara Santxo Ainhoa Adur ASTEAZKENA 29 ORDUA MAITE IOSU 11:30- 12:00 1. TALDEA - 12:00- 12:30 2. TALDEA 4. TALDEA 12:30- 13:00 - 5. TALDEA 13:00 - 13:30 - 3. TALDEA OSTEGUNA 30 ORDUA MAITE IOSU 10:00- 10:30

ZENBAKI HAMARTARREN ERREPASO ARIKETAK

Irudia
Aupa ekipo!! Hemen bidaltzen dizkizuet zenbaki hamartarrekin aritzeko ariketa batzuk. Helburua datorren astean gai honekin bukatzea da. Hortaz hemen agertzen diren ariketen antzekoak sortu itzazue. Animo!!! ARIKETAK - ZENBAKI HAMARTARRAK

EGURALDIA ETA MUNDUKO KLIMAK I

Irudia
Egun on ekipo!! Egoera honetan sartu baino lehen zientzia arloan eguraldi eta klimen gaiarekin hasi ginen.  Klasean eguraldiaren inguruko testu bat irakurri genuen. Berriz gure buruak kokatzeko beste behin irakurtzea gomendatzen dizuet: Eguraldia - Hasierako testua Hor ere Klimaren inguruan hitz egiten hasi ginen. hau izango da datorren aste hauetan landuko dugun gaia; klima zer den, klimogramak eta munduko klima ezberdinak. Aurkezpen honetan informazio ezberdina sartzen joango naiz, oraingoz irakurri eta zalantzaren bat sortzen bada iruzkinetan sartu. Era berean, hemen doaz 3 galderatxo: 1. Zein da eguraldia eta klimaren arteko ezberdintasuna? 2. Zer da klima gehien definitzen duen eragilea? Zergatik? 3. Zer hiru datu jartzen dira klimogramen ardatzetan?

TERTULIA CAPÍTULOS XII Y XIII

Irudia
Gure tertuliaren XII eta XIII kapituluak. 

ASTE HONETAKO BIDEO-KLASEAK

Irudia
Aupa Ekipo! Ez ahaztu bihar elkar ikusiko dugula. Hemen azpian dauden tauletan aste honetan zer talde tokatzen zaizue ikusi dezakezue. Era berean zer ordutan eta norekin ditugun bideo-klaseak. Adostutako orduan email bat jasoko duzue bileran sartzeko.   Oroitu atzo pasatutako bi ariketak eginak egon behar direla. 20 - 24 ASTEA 1. TALDEA 2. TALDEA 3. TALDEA 4. TALDEA 5. TALDEA Martin Malena Jurdan Uxue Tasio Iñigo Leyre Cocó Ekai Mikel Ariane Bedats Arhane Max Unax Mara Santxo Ainhoa Adur ASTEAZKENA 22 ORDUA MAITE IOSU 11:30- 12:00 1. TALDEA 3. TALDEA 12:00- 12:30 2. TALDEA 4. TALDEA 12:30- 13:00 - 5. TALDEA OSTEGUNA 23 ORDUA MAITE IOSU 10:00- 10:30 3. TALDEA 1. TALDEA 10:30- 11:00 4. TALDEA 2. TALDEA 11:00- 11:30 5. TALDEA - Bihar arte!!!!