Irakurtzeak etxetik atera gabe bidaiatzeko aukera ematen digu. Eta orain daukagun baliabiderik onenetako bat da. Gure tertuliarekin jarraituko dugu, baina... nola egin dezakegu? Etxean asteazken honetarako tokatzen zaigun kapitulua prestatuko dugu eskolan egongo bagina bezala. Koadernoan idatzi behar da, beti bezala eta posible baduzue, koadernoan idatzi duzuen berdina emailez bidalidazue. Bai aukeratutako zatia bai aukeraketa horren arrazoia. Gero blog honetan argitaratuko ditut zuen iritziak. Saiatu zaitezte zuen ekarpenak sarrera honen azpiko iruzkinetan jartzen. Aisss!! Zeinen ongi etorriko litzaiguke Viktor Frankensten bezalako zientifiko langile bat Koronabirusean lanean egongo balitz!!
Egun on ekipo!! Egoera honetan sartu baino lehen zientzia arloan eguraldi eta klimen gaiarekin hasi ginen. Klasean eguraldiaren inguruko testu bat irakurri genuen. Berriz gure buruak kokatzeko beste behin irakurtzea gomendatzen dizuet: Eguraldia - Hasierako testua Hor ere Klimaren inguruan hitz egiten hasi ginen. hau izango da datorren aste hauetan landuko dugun gaia; klima zer den, klimogramak eta munduko klima ezberdinak. Aurkezpen honetan informazio ezberdina sartzen joango naiz, oraingoz irakurri eta zalantzaren bat sortzen bada iruzkinetan sartu. Era berean, hemen doaz 3 galderatxo: 1. Zein da eguraldia eta klimaren arteko ezberdintasuna? 2. Zer da klima gehien definitzen duen eragilea? Zergatik? 3. Zer hiru datu jartzen dira klimogramen ardatzetan?
Gure planeta duela 4.600 milloi urte jaioa zen. Hasieran ez zuen gaur egun duen forma berdina; arkaitzak, ura eta aire gutxinaka sortzen joan ziren eta askoz beranduago bizitza. Oso zaila egiten zaigu horrelako denbora luzeetan pentsatzea. 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15… 4.600.000.000 urte, pentsa!!! Naturaren ziklo batzuk oso luzeak dira, geologiakoak adibidez. Gogoratu geologia Lurraren barruko zein kanpoaldeko formak aztertzen dituen zientzia da eta baita gaur egungo forma eduki arte egin duen ibilbidea. Zientzia honetan erabiltzen diren denbora eskalak oso handiak dira. Adibide bat jarriko dugu: Lurraren bizitza guztia urte batean sartuko bagenu lehengo bizitza f ormak ez ziren maiatzerarte agertuko. Dinosaurioen garaia abenduaren erdialdean kokatu beharko genuke. Gizakion forma duen lehenengo izakiak abenduaren 31ren arratsaldean agertuko ziren eta gure espeziea urtearen azken segunduan. Gure...
Kaixo, noizko da lana????��������
ErantzunEzabatuokkkkkk
ErantzunEzabatuoraintxe bertan egingo dut =)
Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna.
ErantzunEzabatuEzin izanez gero biharko, etzirako.
Ezin izanez gero etzirako...
Astelehenerako posible bada.