HISTORIAREN ISTORIOAK I


Tambora and the “Year Without a Summer” of 1816



Gure planeta duela 4.600 milloi urte jaioa zen. Hasieran ez zuen gaur
egun duen forma berdina; arkaitzak, ura eta aire gutxinaka sortzen joan
ziren eta askoz beranduago bizitza. Oso zaila egiten zaigu horrelako
denbora luzeetan pentsatzea.


1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15…       
4.600.000.000 urte, pentsa!!!


Naturaren ziklo batzuk oso luzeak dira, geologiakoak adibidez. Gogoratu
geologia Lurraren barruko zein kanpoaldeko formak aztertzen dituen
zientzia da eta baita gaur egungo forma eduki arte egin duen ibilbidea.
Zientzia honetan erabiltzen diren denbora eskalak oso handiak dira.
Adibide bat jarriko dugu:


Lurraren bizitza guztia urte batean sartuko bagenu lehengo bizitza
formak ez ziren maiatzerarte agertuko. Dinosaurioen garaia abenduaren
erdialdean kokatu beharko genuke. Gizakion forma duen lehenengo
izakiak abenduaren 31ren arratsaldean agertuko ziren eta gure espeziea
urtearen azken segunduan. 


Gure planeta “bizirik” dago, mugimenduan dago eta askotan horrelako
prozesu luzeetan pentsatu behar dugu. Baina beste batzuetan aldiz
geologiaren barruan oso bapateko prozesu bortitzak ere ematen dira.
Lurrikarak eta sumendiak dira horren adibidea. Denborarekin kargatzen
doazen energiak bapatean askatzen dira.


Bai sumendiak, bai lurrikarak plaken tektonikaren teorian erlazioantutako
prozesu oso interesgarriak dira. Gaurkoan 1816an esnatu zen sumendi
baten historiarekin nator. Urte horri “udarik gabeko urtea” deitzen zaio.


Dakizuen moduan munduan klima ezberdinak daude. Ikusi dugun azken
hau, klima epelak, Europa, Txina, AEBak, etab. hartzen ditu. Bere
ezaugarrietako bat urtean zehar egoera aldagarriak izatea da eta
ondorioz urtaro ezberdinak ditugu. 


Ba 1816 urtean uda ez zen inoz heldu. Klimaren aldaketa azkar hori,
urtebete lehenago Indonesiako Tanbora sumendiaren erupzioak
atmosferara jaurtitako errautsak eragin zuen, eguzkiaren indarra gutxitu
eta planetako tenperatura jaitsiaraztean.


Horrek uztaren galtzera eraman zuen eta urte horretan gosealdi handi
bat bizi izan zen pertsona asko hil zirelarik. Gaur egun bizi dugun
pandemiaren kasuan bezala batzuetan naturaren zikloak bere
erritmoak gizakion erritmoen gainetik dagoela gogoratzen dizkigu. 


Aizu Iosu!! Oso interesgarria, baina... zergatik kontatzen diguzu hau? 


Urte horretako maiatzean Mary Wollstonecraft Godwin izeneko gazte
bat bere lagunekin Suizako mendialdera joan zen uda han pasatzera.
Hasieran etxe ondoko lakutik paseoan ibiltzen ziren baina inoiz
gogoratzen den uda heze eta hotzena izan zenez egunez egun gelditu
gabe zegoen euritetik babesteko etxean itxialdia egin zuten. 


Han zeudela, lagunetako batek mamuen inguruko beldurrezko ipuinak
asmatzea proposatu zuten. Etxe horretan eta klimarekin bat ez zetorren
eguraldi horretan ipuin asko kontatu ziren. Ezagutzen zituzten ahozko
istorioetatik tiraka oso ideia interesgarriak agertu ziren. Aipatzekoak dira
bereziki horietako bi. Bata lehengo banpiroen ingurukoa istoria idatzia
izan zen. 


Bigarrena gutxi barru bukatuko duzuen liburua da. 1816ko “udarik
gabeko urte” horretan sortu zen, itxialdi baten ondoren, Frankenstein-en i
storia. Autorea emakume bat dela azpimarratzekoa da, garai hartan
ez zen erraza emakumeek idatzitako liburuak horren fama eta ohorea
lortzea. 


Liburua bi urte geroago argitaratu zen eta elaberri gotikoen estiloan dago
sailkatua. Seguro istoria sortu zen egun horietan zegoen eguraldiak duen
nolabaiteko izaera beldurgarri horretan lagundu zuela. Ez duzue uste?


Aizu Iosu!! Oso interesgarria, baina...
testu honi marrazki eder bat falta zaio.


Proposamenen bat bidaliko didazue?


Iruzkinak

  1. Ez dakit Iosu...
    Nola lortzen ditugu argazkiak?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Marrzakia izan daiteke, collage... irudimena potererea!!

      Ezabatu
  2. Ez dakit. Baina Iosu guzti - guztia irakuri bear da?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Nik guztia idazteko esfortzua egin dut!! 😢😢😢😢😢

      Ezabatu
  3. niri hau ez zait gustatze ia ezer baina igual egingo dut...🤨🤨🤨

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. 😢😢😢😢😢😢😢😢😢😢😢

      Ezabatu
    2. Oye!😡
      Iosu gaixoa!😞😔
      Esfortzu guzti hau egin du gero guk ez irakurtzeko?😏📖

      Ezabatu
  4. Ba niri ideia gustatu zait , eta oraintxe bertan egingo dut.

    ErantzunEzabatu
  5. ederki,gehiegi eta baita ere interesgarriª!

    ErantzunEzabatu
  6. egin behar dugu gu marrazki bat edo bilatu marrazki bat?

    ErantzunEzabatu
  7. Nik, egingo dut oraintxe bertan bainon......................................................................
    nola hartzen ditugu argazkia/marrazkia?

    ErantzunEzabatu
  8. oso interesgarria nik ere marrazkia egingo dut 😜😜😜

    ErantzunEzabatu
  9. Zergatik ez dute guztiek egin marrazkia.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkin bat

Blog honetako argitalpen ezagunak

ZINEMA ETXEAN!!

MAITE YOUTUBER

TERTULIA