MUNDUKO KLIMAK I eta KLIMA TROPIKALA
Egun on!!
Egun hauetan gure kliman nahiko ohikoa den eguraldia izaten ari gara. Udaberria da, eta egunean zehar oso egoera aldakorrak izaten ditugu; eguzkian hodeiak, ekaitzak, kazkabarra...
Aurreko egunean oso denbora gutxian ekaitza sortu eta ederra bota zuen gure hirian, seguro zuen gurasoen sakelekoan bideo hau ikusteko aukera izan zenutela:
Aurrekoan klimaren sarrera egin genuen beheko aurkezpenaren bidez. Gero hiru galdera hauek erantzuteko geratu ziren:
1. Zein da eguraldia eta klimaren arteko ezberdintasuna?
Askok esan zenuten bezala eguraldia zehatza da, bai denboran eta bai espazioan. Hau da, leku zehatz batean momentu batean gertatzen den informazioa luzatzen digu. Klima aldiz denboran luzatzen den zerbait da eta ohikoen izaten diren egoeraren informazioa ematen digu, normalean urtean zehar.

2. Zer da klima gehien definitzen duen eragilea? Zergatik?
Honetan erantzun ezberdin egon ziren. Aurkezpenean jartzen zuen klima gehien definitzen duen eragilea latitudea da. Eguzki izpien egoera (luraren inklinazioaren ondorioz, gogoratu bideoa) zuzen edo zeharka jotzean berotze ezberdina ekartzen dutelako, eta bestetik urtean zehar esposizio ezberdina dutelako (ekuatorean beti berdin eta poloetan aldiz 6 hilabeteko zikloak).

3. Zer hiru datu jartzen dira klimogramen ardatzetan?
Hau oso argi utzi zenuten denak:
- Urteko hilabeteak.
- Prezipitazio kopurua.
- Temperaturen batazbestekoa.
Oraingoan aurkezpenean "Klima Tropikala"-ri buruzko informazioa sartu dut. Irakur ezazue eta gomendioa laburpentxo bat egitea da.

ze txula bideoa
ErantzunEzabatuNiri ere gustatu zait
ErantzunEzabatuNiri ere gustatu zait bidioa
ErantzunEzabatueta niri baita ere
ErantzunEzabatuzerbait gehiago egin behar da??????????????????
ErantzunEzabatuez dut uste
Ezabatuiosu meatsupetan ez da idazten "tx" idasten da "ts"rekin eta munduko klima eta basamortuko klima berdinak dira. Zergatik garri duzu bi aldiz? Ahal duzunean esan. Agur
ErantzunEzabatuLehenengo partearekin ez nago ados. Lerro mehatsa izan daiteke baina mehatxa ts eta tx ez da gauza bera. Nahiago ts baina kasu honetan tx. Bigarren galdera ez dut ulertzen, zer dago bi aldiz?
ErantzunEzabatu