MAITE ETXEAN DAGO!!!!!





EKIPOO!!!!!!!!

MILA MILA ESKER ZUEN LAGUNTZAGATIK!!!!

Zuen laguntzarik gabe erotuta nengoela pentsatzen hasia nintzen....

Ainhoak oso ongi azaldu duen bezala, ipar poloan hegoaldera bazoaz eta gero ekialdera, berriro iparraldera joateko triangelu bat egiten duzu ipar polo puntura ailegatzeko. Munduko bolan oso ongi ikusten da. Meridianoak elkarrengandik gertuago daude zenbat eta iparraderago egon. 

Kontutan hartu behar polo magnetikoa eta polo geografiko ez daudela zehatz-mehatz leku berean. Polo magnetikoa, ipar-orratz batek markatzen duena, ipar hemisferioko 80º latitudean dago.

Dena den oso leku interesgarriak ikusteko aukera izan dugu.


Itsaso Barearen erdian eta Antartidatik hurbil dagoen uharte bolkaniko bat da. Sumendi bat du eta hor ez da inor bizi, begiratuz gero etxetxo batzuk ikusten dira, baina hauek sumendiaren jarduera ikertzeko erabiltzen dute zientifikoek.


 Txinako ekialdean dago. Honetan 11.000.000 pertsona inguru bizi dira eta egia da azken boladan famatua egin dela Koronabirusaren hasiera hor eman zelako. Oraindik guztiz argitu gabe dagoen ez non ez nola izan den animalietatik etorri zaigun birus honen misterioa.

Oso interesgarria da Martinek egindako ekarpena. Txinan bi hartz mota propio daude, alde batetik Panda hartza (https://eu.wikipedia.org/wiki/Panda_handi), eta bestetik asiako hartz beltza (https://eu.wikipedia.org/wiki/Asiar_hartz_beltz).

  1. Korrika egiten hasi eta... hara non bukatu dudan:


Puntu honetan erlojuan daramadan iparrorratza jarraituz egin dudan ibilaldia triangelu aldekide baten forma du. Eta ihesi joan naizen hartzarekin berriz topo egin dut.

Hona hemen atera diodan argazkia:


Eskerrik asko zuen laguntzagatik ekipo!!

Berriz etxean bueltan nago!

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

TERTULIA

TERTULIA ONLINE